Euskalaridok Meatze-zaharberritzearei buruzko I. Nazioarteko Kongresuan parte hartu du Valentzian, eta “meatzaritzaren testuinguru berriak” planteatzen dituen erronkei buruzko mahai-inguru baten parte izan da

Euskalaridok parte hartzen du aste honetan Meatze-zaharberritzeari buruzko I. Nazioarteko Kongresuan, Meategi eta Harrobiak Zaharberritzeko Sareak (RMC) antolatuta. Azaroaren 26ra arte, topaketak hamar herrrialde baino gehiagotako adituak bilduko ditu Valentzian, arlo horren inguruko ezagutza guztia partekatzeko eta horren erronkei eta etorkizunari buruz eztabaidatzeko.

Euskalarido kongresuaren kolaboratzailea da eta, gainera, maha-inguruetako batean egon da irekiera jardunaldian, hilaren 24an (asteartean), Jose Antonio Ezquerra elkarteko gerenteak gidatutakoa. 

“Meatze zaharberritzearen erronkak: meatzaritzaren testuinguru berriaren aurrean” izenburupean, bertan egon dira Encarnación Montoya Martín, Sevillako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko katedraduna eta erauzketa sektorearen erregulazioan aditua; María Belarmina Díaz Aguado, Oviedoko Unibertsitateko irakasle titularra, administrazioan ibilia eta, azken etapan, Asturiasko Gobernuko Trantsizio Ekologiko, Industria eta Merkataritzako kontseilaria, eta Teresa Mallada de Castro, HUNOSA Taldeko presidente exekutibo ohia.

Eztabaidan, Europak lehengai mineral estrategikoen inguruan dituen beharrak (trantsizio energetikoari, digitalizazioari eta autonomia estrategikoari lotutako funtsezko gaiei lotuta baitira) eta ingurumena babesteko eta natura lehengoratzeko gizarte-itxaropenak bateragarri egiteko beharra jorratu dira. Azken urteotan, itxaropen horiek meatze-jardueraren garapenean eragin zuzena izan duten hainbat jarraibide politiko eta arautzaile ekarri dituzte.

Hala, gizarte-espektatibak eta politika publikoen zeregina izan dira eztabaidaren argumentu-harietako batzuk. Gainera, lehengoratze eraginkorraren gaiari ere heldu dio; ildo horretatik, jorratu egin da nola, ustiapenaren lehen faseetatik integratzen bada, aukera ematen duen, epe labur, ertain eta luzean, ingurumen- eta lurralde-emaitza hobeak lortzeko.

Horren erakusgarri, hondakindegiak eta abandonatutako beste meatze-biltegi batzuk zaharberritzearen alderdi praktikoak jorratu dira eztabaidan, bai eta meatzaritza aktiboak dituen erronkak ere, zaharberritze-eredu berritzaileak txertatzeko. Gainera, esperientzia interesgarri gisa, HUNOSAk Asturiasen dituen hondakindegien zaharberritzeei buruz ere hitz egin da.

Horrekin guztiarekin, mahaiak meatzaritzaren zaharberritzearen erronkei heldu die diseinu geomorfologikoaren, lurraren egonkortasunaren eta hidrologiaren ikuspegitik, biltzarrean jorratzen ari den gaietako bat baita. Topaketaren beste gai batzuk dira uraren kudeaketa, lurzorua eta erremediatze geokimikoa, leheneratze ekologikoa, meatzaritzaren osteko espazioen balorizazioa, landareztatzea eta lehengoratze pasiboa, eta berrikuntzak, teknologiak eta digitalizazioak eremu horietan dituen aplikazioak.

Hitzaldiak, erakusketa eremua eta bisita teknikoak

Mahai-inguruekin batera, hainbat aditu ere hartuko ditu Kongresuak, hitzaldi desberdinak emango dituztenak; besteak beste, Hadrian Michel, Europako Batzordekoa, DG Environment; José Francisco Martín Duque, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Geomorfologiako katedraduna eta zaharberritze geomorfologikoan erreferentea, eta Karsten Feucht, paisaia postindustrialen eraldaketa iraunkorrean nazioarteko aditua.

Gainera, hainbat bisita tekniko egingo dira topaketaren azkenengo jardunaldian. Horiei esker, kasu berezi batzuk ezagutuko dira, hala nola, Serranos eskualdeko Onura Publikoko Mendietako 14 meatze-zuloren zaharberritzearen kasu praktikoa; Ademuz eta Riodeva arteko antzinako Mina Fortunaren zaharberritzea (silizeak eta kaolina); El Buitre (kareharria) eta Santa Bárbara (margak) harrobien zaharberritzea, duela 45 urte baino gehiago abandonatuak eta 2018 eta 2019 bitartean zaharberrituak; eta La Retura agregakinen harrobian, “La Cabrera, Malacara” Onura Publikoko Mendian, egindako jarduketak, biodibertsitateari buruzko azterlanak eta Ecoloop proiektuarekin (UPV) egindako tekno-zoru proiektuak barne.

Kongresua osatzeko, erakusketa-gune bat dago, meatzaritza eta harrobiak zaharberritzeko sektoreko enpresa eta erakundeekin, eta networking gune bat ere dena.