Kideak

Euskalaridoko kideak

Euskalarido elkarte izaerako Enpresa-erakundea da.

Euskal Autonomia Erkidegoko agregakinen erauzketa-industriak edo harrobien ustiatzaileak, marmol erauzketa-enpresak, agregakin naturalen fabrikatzaileak, agregakin birziklatuen fabrikatzaileak eta agregakin artifizialen fabrikatzaileak biltzen ditu.

Euskalarido 2008ko irailean sortu zen, Euskadiko hiru lurralde historikoetako harrobien enpresa-elkarteen Federazio gisa. 2022an, zuzendaritza batzordeak Euskalarido enpresa-elkarte bihurtzeko prozesua hasteko erabakia hartu zuen, eta urte bereko urrian, batzar nagusiak Euskalarido agregakin naturalak, birziklatuak eta artifizialak ekoizten dituzten enpresa guztiak eta Euskadiko harri apaingarrien harrobi enpresak biltzen dituen elkarte bihurtzea onartu zuen.

Euskalaridoren helburuetako bat da bere enpresek ekonomia, ingurumen eta gizarte arloetako balioa sortzeko duten konpromisoari balioa ematea.

Zergatik izan Euskalaridoko kide?

Icono euskalarido
  • Euskalaridok agregakinen ekoizpenaren sektorea ordezkatzen du EAEko, Estatuko eta Europako erakundeen aurrean.
  • Agregakinen industriaren interesak ordezkatzeaz, kudeatzeaz eta defendatzeaz arduratzen gara gizartearen, erakunde publiko eta pribatuen eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen aurrean.
  • Sektorearen posizionamendua eta izen ona indartzeko egiten dugu lan.
Icono euskalarido
  • Politika publikoen elaborazio prozesuetan parte hartzen dugu, Euskalaridorentzat eta bere enpresa elkartuentzat interesgarriak diren zuzenketak, alegazioak, arau-proposamenak eta abar eginez.
  • Jarduera politikoaren eta parlamentarioaren jarraipena egiten dugu, eta Euskalaridoren eta bere enpresa elkartuen interesetarako garrantzitsuak diren ekimenak identifikatzen ditugu.
  • Enpresentzat interesgarriak diren prestakuntza proiektuak eta proiektu teknikoak gauzatzen ditugu.
Icono euskalarido
  • Hainbat lan batzorde ditugu, eta horien bidez hainbat ekimen interesgarri gauzatzen ditugu: Batzorde Teknikoa, Jasangarritasun Batzordea, Komunikazio Batzordea eta Gai Publikoen eta Harreman Instituzionalen Batzordea.
  • Enpresen eta agregakinen sektorearen komunikazioa eta irudia hobetzen egiten dugu lan, sektorekako argitalpenen, prentsa oharren, sare sozialen eta Guretzat gure hiruhilekoaren bidez.
  • Enpresa elkartuei tresnak ematen dizkiegu enpresa kudeaketa hobea izan dezaten, laneko arriskuen prebentzioan eta agregakinen ekoizpenarekin erlazionatutako ingurumen arloko alderdietan.
Icono euskalarido
  • Topagune gara Euskadiko agregakinen sektorearentzat, gure jardunaldi teknikoen, batzarren eta enpresa topaketen bidez.
  • Eskubide osoko kide gisa edo lankidetza-akordioen bidez dugun parte hartzeak, beste agregakin-ekoizle batzuekin, bai estatuan, bai Europan, bai nazioartean, harremanak estutzeko aukera ematen du. Baita eraikuntzaren eta ingurumenaren sektoreko balio-kate osoko enpresekin ere.

Nola izan Euskalaridoko parte?

Euskalaridon bi kide mota ditugu:

Kide aktiboak

Euskalaridoko kide aktibo izan daitezke agregakinen erauzketa-jarduerari edo harrobien ustiatzaileei buruzko epigraferen batean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dauden enpresak, bai eta agregakin naturalak, birziklatuak eta artifizialak fabrikatzen dituztenak ere.

Atxikitako kideak

Euskalaridon atxikitako kideak izan daitezke agregakinen erauzketarekin edo harrobien ustiapenarekin edo/eta agregakin natural, birziklatu eta artifizialen fabrikazioarekin erlazionatuta dauden edo horietan interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak, berariaz hala eskatzen badute eta Zuzendaritza Batzordeak izaera horrekin onartzen baditu.
Euskalaridon parte hartzeko, zure enpresaren tipologiaren arabera dagokion alta eskaera bete eta gerencia@euskalarido.es helbidera bidali besterik ez duzu egin behar.