Euskalaridok autodiagnostikorako tresna bat eta web-atari espezifiko bat aurkeztu ditu, aurrez aurreko jardunaldi tekniko batean, enpresei lan-arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia indartzen laguntzeko

Euskalaridok, Euskadiko agregakinak ekoizten dituzten industria eta enpresak biltzen dituena -naturalak, altzairutegietako zepetatik datozen artifizialak edo eraikuntza- eta eraispen- hondakinetatik (EEHak) eratorritako birziklatuak-, Bilbon egin den aurrez aurreko jardunaldi tekniko batean aurkeztu du “ETEetan genero ikuspegia duen laneko arriskuen prebentzioko araudiaren betetzea sustatzeko web-atari informatibo” berria, bai eta bertan jasotako autodiagnostikorako tresna ere, sektoreko enpresen eskura jarri dena.

Bai webgunea, bai autodiagnostikorako tresna, euskaraz eta gaztelaniaz eskuragarri daudenak, Lehengai Mineral eta Materialen Zentro Teknologikoarekin (CTM) lankidetzan garatu dira, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen (Osalan) laguntza ekonomikoa dute; biak “Autokudeaketa-tresna berritzaileen bidez, eta genero ikuspegia txertatuta, ETEetan laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia bete dadin sustatzea” proiektuaren barruan daude.

“Agregakinen sektoreak konpromiso sendoa du laneko arriskuen prebentzioarekin, eta horren froga dira bai proiektu hau, bai iaz garatu genuena, arnas litekeen silize kristalinoaren kasu zehatzerako”, gogoratu egin du Euskalaridoko presidenteak, Patxi Portugués.

Enpresei ibilbide horretan laguntzeko, garatutako webguneak biltzen ditu laneko arriskuen prebentzioaren arloko legeria orokorra eta espezifikoa (bai autonomia-erkidegoan, bai Estatuan), bai eta enpreseen eta langileen betebeharrak ere. Gainera, enpresen eskura jartzen dira material praktikoak, hala nola gidak, infografiak eta kartelak.

“Uste dugu material hori toki berean izateak lagundu egingo diela enpresei lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen aurrera egiten, genero-ikuspegia txertatuta“, azaldu du Euskalaridoko gerente José Antonio Ezquerrak; eta gaineratu du, arrazoi beragatik, elkartearen “borondatea” izan dela “enpresen esku” jartzea. “Eta ez erauzketa-sektorearena bakarrik, baita beste sektore batzuena ere, hala nola agregakin birziklatuak eta artifizialak ekoizten dituzten gure bazkideena“, banakatu du.

CTMko segurtasun- eta osasun-arloko laneko arriskuen prebentzioko teknikariak, Eliana Villaescusa Cutillasek, “Sektorean genero-ikuspegia integratzeko tresnak” izeneko hitzaldia egin du eta proiektuaren barruan garatutako autodiagnostikorako tresnaren funtzionamenduari buruzko xehetasunak eman ditu. Proiektuaren garrantzia azpimarratu du, enpresei autodiagnostikoa erraztuko dielako eta “itxuraz neutroak diren arriskuen ebaluazio batean ezkutuan gera daitezkeen arriskuak agerian jartzea” ahalbidetuko duelako, genero-ikuspegia prebentzioaren kudeaketan hobeto txertatzen.

Oso garrantzitsua da hori, izan ere, “berdintasuna ez ezik, kalitatea eta prebentzio-eraginkortasuna ere bada”. “Ezin ditugu behar bezala prebenitu identifikatzeko gai ez garen arriskuak”, azpimarratu du, eta “lan-arriskuen ikuspegi inklusibo eta eraginkor baterantz aurrera egitearen” garrantzia azpimarratu du, “langile guztien errealitatera egokitutakoa dena”.

Ildo horretatik, Francisco Hita López CTMko segurtasun eta osasun arloko arduradunak webguneari eta autodiagnostikorako tresnari buruzko xehetasun praktiko gehiago eman ditu, eta erabilera “era guztiz anonimoa” dela nabarmendu du. “Tresnak azken txosten bat eskaintzen du Word-en edo, hala badagokio, Excelen, bakoitzak bere mahaigain propioan betetzen amaitu dezakeena, eta betebeharren check-list bat osatzen duena”, azaldu du. Gainera, nabarmendu duenez, tresna erabilgarri egotea bilatu dela, baita gailu mugikorretarako “estaldurarik ez duten ustiategietan” ere.

Halaber, tresnaren funtzionamenduari buruzko xehetasunak azaldu ditu, hala nola malgua dela eta enpresa bakoitzak, bere interés partikularren arabera, berezko ordenean bete dezake. Gainera, CTMk ataria agertzen diren araudi berriekin eguneratuta mantentzeko konpromisoa adierazi du, iaz silize kristalino arnasgarrirako garatutakoarekin egiten ari den bezala.

Hitzaldi teknikoak, kasu praktikoak eta mahai-inguru bat

Web-ataria eta autodiagnostikorako tresna jardunaldi tekniko batean aurkeztu dira. Jardunaldi horretan, adituen eskutik, laneko arriskuen prebentzioaren hainbat alde jorratu dira, genero-ikuspegia txertatuta, eta kasu praktiko arrakastatsuak aurkeztu dira hainbat enpresa-ingurunetan.

Horrela, Luis Gil Industria Administraziorako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariak, “Kontrol-irizpideak, araudia betetzea eta meatzaritzako segurtasunari eta LAPari buruzko alderdi kritiko nagusiak ustiategi eta ekoizpen-plantetan” bere hitzaldian, araudiaren etorkizun hurbila norantz doan azaltzeko xehetasunak eman zituen, bai eta araudia betetzeari buruzko ikuskapenak norantz doazen azaltzekoak ere.

Bestalde, Finanzautoko merkataritza-prestakuntzako arduradun Carlos Falletti Araujok “ Ekipo mugikorren prebentziozko kudeaketa meatze-ustiategietan: adostasunak, mantentze-lanak, berrikuspenak eta segurtasun-betekizunak, 12.0.01 Jarraibide Tekniko Osagarriaren arabera ” gaia jorratu zuen, eta nabarmendu zuen makineriaren segurtasunak “ikuspegi integrala” behar duela, non ekipoen mantentze-lanak, araudia betetzearekin batera, segurtasun-sistemei aplikatutako teknologiarekin eta operadoreen etengabeko prestakuntzarekin osatuko diren.

Moldex-eko Ekialdeko regional sale manager Alex Alcina, bere aldiz, “EPI-EPR Moldex-i buruzko txosten teknikoa, genero ikuspegitik” hitzaldi teknikoa eman du eta, beste kontuen artean, “itxuraz neutroak” diren babes pertsonaleko ekipamenduak “askotariko plantillen” beharretara egokitzeko erronkei heldu zien.

José María Pérez Rojasek, Laboral Group-eko zuzendari teknikoak (Laborak Risk Prebentziorako Zerbitzua) “Genero-ikuspegiaren aplikazio praktikoa, prebentzio-zerbitzuaren bidez” gaiari ekin dio. Gainera, Anakoz Verde Ballesteros, Áridos y Canteras del Norte S.A. enpresako PRL teknikariak, “Mantentze lanetan biziak salbatzea. Energia-isolamendurako prozedura. Lan-ekipoak kontsignatzea” gaiari buruz hitz egin du.

EPC España enpresan meatze-ingeniari Esther Díaz Pangok, eta enpresako iparraldeko ordezkariaden José Cabo Gutiérrezek, “Laneko arriskuen prebentzioa zulatze- eta leherketa-etapetan” gaiaren inguruko esperientziak partekatu dituzte, eta ziklo osoa jorratu dute, fasetik fasera. “Leherketa batean, edozein puntutako segurtasun-akats batek prozesu osoa arriskuan jartzen du”, nabarmendu dute.

Jardunaldiari amaiera emateko, LAParen betetzea eta sektorean genero-ikuspegia hobetzeko tresna praktikoei buruzko mahai-ingurua egin da, Euskalaridoko Amaia Urteaga Ochoa de Anguiozarrek moderatuta.

Jardunaldia ixteko, mahai-inguru bat izan da: “Sektorean laneko arriskuen prebentzioa eta genero-ikuspegia hobeto betetzeko tresna praktikoak”, Euskalaridoko Amaia Urteaga Ochoa de Anguiozar moderatuta.

Genero-ikuspegitik, prebentzio-hobekuntzarako proiektua

Aurrez aurreko jardunaldiak jarraipena eman dio “Autokudeaketa-tresna berritzaileen bidez, eta genero ikuspegia txertatuta, ETEetan laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia bete dadin sustatzea” proiektuari, bai eta genero-ikuspegitik, prebentzioaren arloko legeria orokorra eta espezifikoa (bai autonomía-erkidegoan, bai Estatuan) webgune batean biltzeko egin den lanari ere. Atal horretan, gainera, enpresaren eta langileen betebeharrak ere biltzen dira, eta enpresen eskura jartzen dira material praktikoak, hala nola gidak, infografiak eta kartelak.

Araudia bete dadin sustatzeko lanaren ildoan, web-atariak tresna bat eta enpresek euren autodiagnostikoa egin dezaten txantiloiak (era guztiz anonimoan) biltzen ditu, dena ikuspegi praktiko batetik, enpresa guztiei sarbidea erraztekoa. Horregatik, ingurune batzuetan gerta daitezkeen estaldura-arazoak kontura hartuta, tresna webgunearen, Excelen eta mugikorraren bidez erabili ahal izango da.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak diruz lagundutako proiektua, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusiaren ebazpenaren arabera, 2025eko abenduaren 22koa (EHAAko 251. zk. aren 5549 Ebazpena, 2025/12/30), zeinaren bidez diru-laguntzak ematen diren Lan-Arriskuen Prebentzioaren arloko jarduertarako eta horien deialdirako 2026. urtean. Eskakizunaren zk: 0002.