Euskalarido Meatze-zaharberritzeari buruzko I. Nazioarteko Kongresuan (CIREM 2026) izango da azaroaren 24tik 26ra bitartean. Meategi eta Harrobiak Zaharberritzeko Sareak (RMC sarea) antolatu du kongresua, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, eta hamar herrialde baino gehiagotako adituak bilduko ditu eta lau bisita tekniko hartuko ditu. Euskalaridoren ordezkariak biltzarraren eta horren programaren aurkezpenean ere egon ziren; Madrilgo PwC dorrean egin zen ekitaldia, irailaren 23an.
Beatriz Olmo Gilabert Red RMCko zuzendari teknikoak kongresuaren ildo nagusiak aurkeztu zituen ekitaldi horretan, eta biltzarrak lehen edizio honetan 100 komunikazio baino gehiago jaso dituela aipatu zuen. Interes horrek, Olmo Gilabertek azpimarratu zuenez, “gure herrian meatze-zaharberritzeak bizi duen unea” islatzen du. “CIREM ezagutza hori partekatzeko, aurrera egiteko eta sektorean mugarri bat ezartzeko sortu da”, adierazi zuen.
Horretarako, programak hitzaldi magistralak, mahai-inguruak, komunikazio zientifikoak, posterrak eta topaketa-espazioak uztartuko ditu. Eta horren hizlarien artean egongo dira José Francisco Martín Duque, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Geomorfologiako katedraduna eta zaharberritze geomorfologikoan erreferentea, eta Karsten Feucht, paisaia postindustrialen eraldaketa iraunkorrean nazioarteko aditua.
Txosten estrategikoa
Azaroan izango diren eztabaiden aurrerapen gisa, Madrilen egin zen aurkezpen-ekitaldian, “ustiategien plangintzatik zaharberritzea txertatzeko” beharra azpimarratzen duen txosten estrategikoa eman zen ezagutzera. Esther Martínez Arroyo PwC Españako Aholkularitzako Energia taldeko zuzendariak aurkeztu zuen, eta horri esker, Espainiako meatze-zaharberritzea oraindik ere baldintzatzen duten hesietako batzuk aztertzeko ere balio izan zuen jardunaldiak.
Javier de la Villa Albares RMC Sareko presidenteak, hain zuzen ere, meatze-zaharberritzeen plangintza eta gauzatzea hobetzeko beharra azpimarratu zuen, “meatzaritzako zaharberritzean benetako aldaketa bultzatzeko guztion artean” eta “gauzak hobeto egitea ahalbidetuko diguten oinarri komunak ezartzeko”.
Gai hauek ere mahai gainean jarri ziren: zaharberritze ekologikoa, ustiapena amaitu baino lehen espazioetan esku hartzeko beharra eta gizarteak behar dituen baliabide mineralak lortzeak ingurumenean duen eragina murrizteko lan egiteko beharra.
Aurkezpen-jardunaldian, hian zuzen ere, hainbat adituk hartu zuten parte, hala nola Ignacio Mola Caballero de Rodas aholkulariak; Teresa Mallada de Castro senatariak eta Meatze Baliabideen eta Bestelako Baliabide Naturalen Kudeaketako idazkari nazionalak; Fernando Magdaleno Mas Lurreko eta Itsasoko Biodibertsitatearen zuzendariorde nagusia denak, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioan; eta Jaime Martínez Muñoz Madrilgo Erkidegoko Ekonomia eta Industriako zuzendari nagusiak. Azken horrek meatzaritzako jarduera hobeto azaltzeko deia egin zuen, meatze-jarduera horretatik baitatoz eguneroko bizitzako lehengai asko, eta atzean utzi behar delako “industria gris eta kutsatzaile baten irudi hori”.
Eztabaida sakonago, azaroaren 24tik 26ra bitartean, Valentzian
Gai horiei eta beste batzuei buruz sakonduko du CIRAM 2026k, hiru egunetan zehar. Horretarako, meatze-zaharberritzearen etorkizunean inplikatutako eragile nagusiak bilduko ditu Valentzian, tartean, hamar herrialde baino gehiagotako biltzarkideak eta hizlariak. 30 babesle eta kolaboratzaile baino gehiagoren babesa izango du topaketak, eta izena emateko epea zabalik dago oraindik ().
Hala, antolatutako mahaiek meatzaritzaren zaharberritzea hainbat ikuspegitatik jorratuko dute, hala nola nazioarteko testuingurutik, enpresetan duen aplikaziotik, tokiko administrazio eta komunitateen eginkizunetik eta prestakuntzan, ikerketan, berrikuntzan eta ezagutzaren transferentzian dauden erronketatik. Mahai horien moderatzaileak honako hauek izango dira: Jordi Cortina-Segarra, Alacanteko Unibertsitateko Ekologiako katedraduna; César Luaces Frades, Agregakinen Federazioko eta PRIMIGEAko zuzendari nagusia; Xavier Carbonell Sánchez, biologoa eta Kataluniako Generalitateko erauzketa-jardueren ebaluazio, jarraipen eta berrezarpeneko arduradun ohia; eta Carles Gago Alabau, biologoa eta SIMBIOSI Espai ingurumen-arloko proiektuen zuzendaria.
Gainera, “Orxata con…” elkarrizketa-formatu berri baten bidez (Valentziari keinu eginez), Asun Cámara Obregón Oviedoko Unibertsitateko irakasle titularrak ere parte hartuko du biltzarrean. Fernando Magdaleno Mas Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Lurreko eta Itsasoko Biodibertsitatearen zuzendariorde nagusiarekin hitz egingo du, eta Lucía Camporro Calero, Minería es Más elkarteko presidentearekin, AMINEReko gerente Estefanía Delgado Rich elkarrizketatuko du.
Hirugarren jardunaldian, bestalde, Valentziako Erkidegoak egindako zaharberritze proiektuak gertutik ezagutzeko aukera egongo da, lau bisita teknikori esker: Los Serranos eskualdeko meategiak, Ademuzko LIFE Tecmine proiektua, Villargordo del Cabrieleko ‘El Buitre’ eta ‘Santa Bárbara’ harrobiak eta Buñoleko La Retura harrobia.

