Euskalaridok agregakinen sektorean, genero-ikuspegia txertatuz, araudia betetzearen eta lan-arriskuen prebentzioa hobetzearen erronkei helduko die azaroaren 12an, Bilbon egingo den aurrez aurreko jardunaldi batean

Euskalaridok, Euskadiko agregakinak ekoizten dituzten industria eta enpresak biltzen dituena -naturalak, altzairutegietako zepetatik datozen artifizialak edo eraikuntza- eta eraispen- hondakinetatik (EEHak) eratorritako birziklatuak-, Bilbon egingo den aurrez aurreko jardunaldi batean aztertuko ditu erauzketa-sektoreko eta agregakinen sektoreko ETEetan laneko arriskuen prebentzioaren arloan dauden erronkak, genero-ikuspegia txertatuta, bai autodiagnostikorako, bai araudia betetzeko eta bai prebentzioa hobetzeko.

Bilboko SILO Espazioan izango da topaketa, azaroaren 12an, 09:45etik 14:00etara, eta “Autokudeaketa-tresna berritzaileen bidez, eta genero ikuspegia txertatuta, ETEetan laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia bete dadin sustatzea” proiketuari jarraipena emango dio. Proiektua, Lehengai Mineralen eta Materialen Zentro Teknologikoarekin lankidetzan garatzen ari da, eta Eusko Jaurlaritzak eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak (OSALAN) diruz laguntzen dute.

Izena emateko epea zabalik dago, honako web formulario honetan

Besteak beste, eta Lehengai Mineralen eta Materialen Zentro Teknologikoko Segurtasun eta Osasun arloko arduraduna den Francisco Hita López-en eskutik, jardunaldian zehar proiektuaren barruan garatu diren web-atari informatiboari eta autodiagnostikorako tresnari buruzko xehetasun guztiak emango dira. Biak gaztelaniaz eta eukaraz daude eskuragarri, eta horiei buruzko aurrerapena eskaini zen irailean egindako online jardunaldi tekniko batean.

Topaketan adituak ere egongo dira, eta proiektuaren xehetaxunak azaltzeaz gain, gaiaren alde desberdinak jorratuko dituzte eta enpresa-ingurune desberdinetan izandako arrakasta-kasuak aurkeztuko dituzte.

Hitzaldi teknikoak, kasu praktikoak eta mahai-inguru bat
Horrela, Luis Gil Industria Administraziorako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariaren eskutik, “Kontrol-irizpideak, araudia betetzea eta meatzaritzako segurtasunari eta LAPari buruzko alderdi kritiko nagusiak ustiategi eta ekoizpen-plantetan”, jorratuko dira; eta Finanzautoko Merkataritza-Prestakuntzako arduraduna den Carlos Falletti Araujok, berriz, “Ekipo mugikorren prebentziozko kudeaketa meatze-ustiategietan: adostasunak, mantentze-lanak, berrikuspenak eta segurtasun-betekizunak, 12.0.01 Jarraibide Tekniko Osagarriaren arabera” jorratuko du.

Moldex-eko Ekialdeko regional sale manager Alex Alcina, bere aldiz, “EPI-EPR Moldex-i buruzko txosten teknikoa, genero ikuspegitik” hitzaldi teknikoa emango du, eta Lehengai Mineralen eta Materialen Zentro Teknologikoko Segurtasun eta Osasun Arloko teknikaria den Eliana Villaescusa Cutillasek, bere aldiz, “Sektorean genero-ikuspegia txertatzeko tresnak” gaiari buru hitz egingo du. Gainera, José María Pérez Rojasek, Laboral Group-eko zuzendari teknikoak (Laborak Risk Prebentziorako Zerbitzua) “Genero-ikuspegiaren aplikazio praktikoa, prebentzio-zerbitzuaren bidez” gaiari ekingo dio; eta EPC España-ko iparraldeko ordezkaria den José Cabo Gutiérrezek, “Laneko arriskuen prebentzioa zulatze- eta leherketa-etapetan” gaiaren inguruko esperientziak partekatuko ditu. Horrez gain, WEIR Minerals enpresaren eskutik, “Segurtasuna eta osasuna agregakinak tratatzeko instalazioetan” gaia jorratuko da.

Jardunaldia ixteko, mahai-inguru bat izango da: “Sektorean laneko arriskuen prebentzioa eta genero-ikuspegia hobeto betetzeko tresna praktikoak”.

Genero-ikuspegitik, prebentzio-hobekuntzarako proiektua
Aurrez aurreko jardunaldiak jarraipena emango dio “Autokudeaketa-tresna berritzaileen bidez, eta genero ikuspegia txertatuta, ETEetan laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia bete dadin sustatzea” proiektuari, bai eta genero-ikuspegitik, prebentzioaren arloko legeria orokorra eta espezifikoa (bai autonomía-erkidegoan, bai Estatuan) webgune batean biltzeko egin den lanari ere. Atal horretan, gainera, enpresaren eta langileen betebeharrak ere biltzen dira, eta enpresen eskura jartzen dira material praktikoak, hala nola gidak, infografiak eta kartelak.

Araudia bete dadin sustatzeko lanaren ildoan, web-atariak tresna bat eta enpresek euren autodiagnostikoa egin dezaten txantiloiak (era guztiz anonimoan) biltzen ditu, dena ikuspegi praktiko batetik, enpresa guztiei sarbidea erraztekoa. Horregatik, ingurune batzuetan gerta daitezkeen estaldura-arazoak kontura hartuta, tresna webgunearen, Excelen eta mugikorraren bidez erabili ahal izango da.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak diruz lagundutako proiektua, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusiaren ebazpenaren arabera, 2025eko abenduaren 22koa (EHAAko 251. zk. aren 5549 Ebazpena, 2025/12/30), zeinaren bidez diru-laguntzak ematen diren Lan-Arriskuen Prebentzioaren arloko jarduertarako eta horien deialdirako 2026. urtean. Eskakizunaren zk: 0002.